top of page

Energia iturriak energia eskuratu daitekeen fenomeno eta baliabideen multzoak dira. Besteak beste, eguzkia, haizea, ura, petrolioa, ikatza eta baita gizakiaren eta animalien mugimendua ere.

Garrantzitsuenak erregai fosilak izan dira; ikatza (lantegietako lurrun-makinak eta etxebizitzetan), eta, petrolioa eta bere deribatuak (industrian eta garraioetan, autoak bereziki). Energia eolikoa, hidraulikoa eta biomasa ere oso garrantzitsuak izan dira baina ez hainbeste.

Energia agortezinak

Energia iturri agortezinak ez dira inoiz ere agortzen.Energia iturri agortezinak bilatu nahi zituztenez energia nuklearra erabiltzera behartuta zeuden eta honela energia hidraulikoa ere aprobetxatu ahal izan zuten. Baina ondorio hori ez zen gertatu energia iturri agortezinak bilatu nahi izateagatik bakarrik. Herrialde garatuetako ekonomia aberasteko nahia erregai fosilak erabili gabe ere eragina izan zuen ondorio horretan. XX. mendearen amaieran eredu energetiko nagusia eztabaidatzen hasi zen bi arrazoiengatik:

·      Erregai fosilen errekuntzaren ondorioz gertatzen ziren ingurugiroko arazoak, hala nola, Lurraren berotzea.

·      Energia nuklearra erabiltzearen arriskua, Chernovilen gertatutako istripuaren ondorioz izan zen.

Energia garbiak

Energia garbiak ingurugiro gaineko eraginaren ondorioz gertatzen direnak dira. Haiei esker hainbat elementuz gozatu dezakegu, aipagarrienak hurrengo hauek dira:

·      Eguzkia: eguzki energia, eguzkiak beroa eta argia ematen du.Gaur egun eguzkiaren argia eta ematen duen beroa energia elektrikoa sortzeko erabiltzen da, bereziki etxebizitzetan.

·      Haizea: energia eolikoa, elektrizitatea sortzeko erabiltzen dugu. Zentral eolikoetan haizeak haize-errotaren hegalak mugitzen ditu eta haize hori elektrizitatean bihurtzen da.

·      Errekak eta ur gezako ur korronteetan: energia hidraulikoa.

·      Itsasoa eta ozeanoak: itsas energia

·      Lurreko beroa: energia geotermikoa

·      Atomoa: energia nuklearra

·      Materia organikoa: biomasa

·      Erregaiak: energia kimikoa, erregaiak erre ditzakegun materialak dira. Egurra, ikatza eta gas naturala erregaiak dira. Azken hauek energia kimikoa daukate eta erretzen daudenean argi energia eta beroa kanporatzen dute.

Esandako guztiak energia berriztagarriak dira energia nuklearra izan ezik, bere erregai nagusia uranioa baita eta hori mineral bat da.

Energia alternatiboak

Energia alternatiboak (eolikoa, eguzki energia, hidraulikoa, biomasa, itsas energia, energia eta energia geotermikoa), asko erabiltzen dira baina ekologista asko haien kontra daude.

Energia berriztagarriak

Energia berriztagarrien artean aipagarriena eta gure eguneroko bizitzan duguna Eguzkia da. Gu bizi garen lekua kontuan hartuta, itsaso energia eta haize energia ere baditugu. Energia mota hauen berezitasuna inoiz agortzen ez direla da. Energi hauek energi iturri naturaletik datoz eta ez dute inolako kutsadurarik sortzen. Gaur egun, lehen baino garrantzitsuagoak dira berotegi efektuaren eraginez, honek lurra kaltetzen baitu eta energi mota hauek ez.

Energia berriztaezinak

Energia mota hauek erabiltzearen eraginez, amaitu egiten dira eta ezin ditugu berriz erabili denbora asko igaro arte eta hauek berriz sortu arte. Esaterako, petrolioa energia berriztaezina da.

-Abantailak

·      Denbora txikian energi asko sortzen du.

·      Oso garestia.

·      Erabiliak izaten diren bitartean ez dute gasik sortzen ezta berotegi efektuarekin ere.

-Desabantailak

·      Agortzen dira.

·      Sortzen duen erradioaktibitateak milaka urte irauten du.

·      Haiekin istripuak izanez gero, hondamendi naturalak sortzen ditu.

·      Batzuk ez daude teknologikoki oso garatuta.

© 2023 by Name of Site. Proudly created with Wix.com

bottom of page