top of page

Ingurumen zainketa

Ingurumena gure esku dago, gaur egun ingurumena gero eta okerrago jartzen hari da. Guk ere gure aldetik ere gogoa jarri behar dugu. Horretarako gauza hauek egin behar dira.    

 

1: Ez bota zaborrik lurrera.

 

2: Zaia zaitez bizikletaz edo oinez etortzen.

 

3: Birziklatu zaborra behar den bezala.       

 

4: parke naturalak babestu.       

 

5: Ehiza gutxitu.

 

6: Landareak ez zapaldu. 

 

7: Zuhuaitzak behar denean bakarrik moztu.

 

8: Gerrak gutxitu.

 

9: Elkar lagundu.

         

Konponbidea

Airea oso kutsatuta dagoenez eta kutsadura horren zati handi bat erregaiak erabiltzen dituzten automobilek sortzen dutenez alternatiba berriak bilatu behar ditugu.

 

Erregai fosilak gehien erabiltzen direnak dira eta asko kutsatzen dute. Hauen ordez, energia eolikoa erabil genezake.

 

Energia eolikoak nahiz eta paisaian eragin gehiago izan ez du kutsatzen. Gainera, agortezina da eta erregai fosilen emaitza antzekoa ematen du. Batzuetan, hau horrela izaten da eta erregai fosilen ordez, energia eolikoa erabiltzen da, baina ez beti, horregatik, erregai fosilen ordez beti energia eolikoa erabiltzea izango litzateke egokiena.

 

Beste aukera bat automobil hibridoak erabiltzea izango litzateke. Automobil hibridoen (hybrid) kopurua handitzen ari da, hau da, gasoila eta elektrizitatea motor ezberdinen artean konbinatzen dituztenak. Sistema honekin airearen kutsadura erdira ere jaits dezakegu; izan ere, motor elektrikoak (70km/h-ko abiadurara hel daitezke) izugarrizko abantaila eskaintzen du alde honetatik. 70km/h-ko abiadurara arte motor elektrikoa erabiliz gero, airearen poluzioa murrizteaz gain, kutsadura akustikoa ere asko jaisten da. Beste era batera esanda, askoz ere soinu gutxiago sortzen dute.

 

Baina dena ez da albiste ona; izan ere, auto hauen kostua oso altua da. Halere, hasieran duten kostu altu hori berehala amortizatzen da, gasoil edota gasolina asko aurrezten baita motor elektrikoek ez dutelako batere gasoilik behar. Azken 5 urteetan gasoilaren prezioa bikoiztu egin da eta datu honek automobil hibridoak erabiltzeko arrazoi gehiago ematen dizkigu.                                                           

 

Hau guztia ikusirik, ikastetxearen inguruko kutsaduraz kezkatu ginen eta galdeketa bat egin genien LH3-6 bitarteko ikasleei, eskolara nola etorri ohi ziren galdetuz.

Emaitzak horrelakoak izan ziren:

  • Oinez- %33.57

  • Bizikletaz-%8.02

  • Autoz-%31.38

  • Autobusez-%27.03

 

Ez genituen emaitza hauek espero, ez baikenuen pentsatzen ehuneko portzentaia handiena oinezkoa izango zenik.

 

Autoz autobusez baino jende gehiago etortzen dela ikusirik, bi hauen kutsaduraren arteko konparazioa egingo dugu. Nahiz eta jende askok badakiten autoak autobusak baino gehiago kutsatzen duela, autoz ekartzen dituzte haurrak ez dakitelako zenbateko kutsadura sortzen duen.

 

  • Auto batek, 455g/km CO2 sortzen du, gainera autoetan etortzen diren haurrak bakarrik edo beraien anai-arreba batekin soilik etortzen dira.

  • Autobus batek, 31g/km CO2 sortzen du, hau ez ezik, bertan, haur asko etor daitezke eta horrenbestez auto batek baino askoz ere gutxiago kutsatzen du.

© 2023 by Name of Site. Proudly created with Wix.com

bottom of page