
Energia berriztagarria naturalki sortzen den energia mota da. Energia mota honek erabiltzen dituen baliabide naturalak oso ugariak dira baina garrantzitsuenak hauek dira: eguzki-energia, haizea, euria, itsasaldiak eta bero geotermikoa. Iturri natural hauek, agortezinak dira birsortzeko gai direlako.
Energia alternatiboak
Energia iturri alternatibo bat gaur egungo energiak ordezkatu ahal dituen edozein energia da.
Energia kontsumoa gizarte bateko aurrerapena eta ongizatea neurtzeko modu egokiena da. Hori dela eta, gaur egungoa bezalakoa den jarraibide ekonomikoak energia eskaeran hazkundea exijitzen du, erregai fosilak eta nuklearrak bukagarriak direlako. Metodo berri hauek, energia alternatiboak izango lirateke.
Gaur egungo zenbait energiaren gehiegizko erabilerak, hala nola, petrolioa eta ikatza, kutsadura, berotegi-efektuaren hazkundea eta ozono geruzako zuloaren hazkuntza bezalako arazoak sortzen dituzte.
Energia alternatiboaren eta ohikoaren arteko eztabaida ez da bakarrik energien sailkapen bat, mende honetan ezinbestez gertatu beharko den aldaketa baizik. Egia da energia alternatiboak ere, berriztagarriak izan arren, bukagarriak direla, beste edozein baliabide natural bezala, esplotazio muga maximoa duelako. Beraz, energia berri hauetara aldatzeko prozesua, mailaz maila eta poliki egiten dugun arren, ez dute gaur egungo eredu ekonomikoarekin jarraitzea onartuko. Horrek, Garapen iraunkorraren kontzeptua sortzen du.
Garapen iraunkorraren kontzeptuak hurrengo ideiak ditu oinarri:
ï‚· Energia iturri berriztagarrien erabilpena, XXI. mende hau aurrera joan ahala, energia fosilaren iturriak agortuko direlako da.
ï‚· Iturri garbien erabilpena, ohiko errekuntza prozesuak eta fisio nuklearra alde batera uzten du.
ï‚· Energia iturrien esplotazio hedakorra, alternatiba bezala, autokontsumoaren fenomenoa proposatuz, ahal den neurrian energia elektrikoaren banaketaren azpiegitura handien eraikuntzak alde batera utzi.
 Eskaera energetikoa gutxitzea, zenbait gailu elektrikoen (etxeko tresna elektrikoak, lanparak…) ekoizpena hobetuz.
ï‚· Premia gabeko energia kontsumoa murriztea. Ez da bakarrik eraginkorragoa den modu batean kontsumitzea, gutxiago kontsumitzea baizik, hau da, energia aurrezteko eta zarrastelkeria baztertzeko, kontzientzia eta kultura bat garatzea.
Energia garbien, alternatiboen eta berriztagarrien produkzioa ez da ingurunea hobetzeko saiakera edo kultura bat, baizik eta gizakiak betetzera behartuta egongo den behar bat, gure iritzia, nahiak eta sinismenak alde batera utziz.
Energia berriztagarrien erabilera gaur egun
Energia berriztagarriak elektrizitatea kontsumoaren %20a da, %90a energia hidraulikoa izanik. Beste energia guztien erabilera nahiko baztertuta dago: biomasa %5,5a, energia geotermikoa %1,5a, energia-eolikoa %0,5a eta eguzki-energia %0,05a.
Espainian energia berriztagarriak produkzio elektrikoaren %19,8ren arduradunak izan dira azken urteetan eta energia berriztagarriak erabiliz sortutako elektrizitatea aurreko urtean energia nuklearrarekin sortutako kantitatea gainditu zuen. Espainiako Energia Komisio Nazionalaren arabera, azken urteetan energia berriztagarrien urteroko salmenta 10 aldiz baino gehiago biderkatu da Espainian eta honekin batera haren prezioak %11 murriztu dira.
Energia berriztagarrien abantailak eta desabantailak
Energia berriztagarriak gauza guztiak bezalaxe, beraien alde onak eta txarrak dituzte. Hauek dira energia berriztagarriek amankomunean dituzten hainbat ezaugarri.
ï‚· Energia tradizionalek ingurumenari egiten diotena baino kalte txikiagoa edo ez dute batere kalterik egiten.
ï‚· Energia hauek instalatzeko, inbertsio oso handiak egin behar dira.
ï‚· Oso ugariak dira.
ï‚· Baliabide naturalen ustiaketa suposatzen dute.
ï‚· Erabili ahala, inoiz agortuko ez diren energiak dira.
ï‚· Ingurumenarekin adeitsuak dira.
ï‚· Ingurumenean eskuratu daitezke.
Energia ekologikoak
Energia-iturri berriztagarriak, erregai fosilekin konparatuz, oso desberdinak dira, oparoagoak eta anitzagoak direlako. Eguzkiak, energia iturri hauek (eguzki-erradiazioa, haizea, euria...), 4 milioi urtetan zehar hornituko dituela uste da. Energia-iturri berriztagarrien lehenengo abantaila, erregaiekin gertatzen den kontrara, gas kutsagarriak ez dituztela sortzen da. Iturri berriztagarri gehienek ez dute karbono dioxidorik igortzen, beraien eraketa eta funtzionamendurako erabiltzen direnak alde batera uzten baditugu. Hala ere, gas igorpen hauek ez dute arriskurik sortzen.
Aitzitik, zenbait energia berriztagarri arazo ekologiko bereziak sortzen dituzte. Adibidez, sortu ziren lehenengo aerosorgailuak arriskutsuak ziren hegaztientzako, beraien aspek oso azkar biratzen zutelako. Beste alde batetik, zentral hidroelektrikoek zenbait arrainen migrazioa kaltetu dezakete, gaur egun, mundu osoko ibai askotan gertatzen den moduan. Ozeano Barean, itsasoratzen diren Ipar Amerikako ipar-mendebaldeko ibaietan bizi diren izokinen populazioa, izugarri jaitsi zen.
Energia iturri berriztagarri baina kutsagarriak
Biomasa kontuan hartzen badugu, egia da biomasa sortzerakoan, karbono dioxidoa atmosferatik ezabatzen dela eta oxigenoa askatzen dela. Hala ere, biomasa erretzerakoan biomasako karbonoa atmosferako oxigenoarekin konbinatzen da, karbono dioxidoa atmosferara igorriz. Alde batetik, teorikoki, zikloa amaitzen denean ez da karbono dioxidorik igortzen, errekuntzarekin sortutako igorpenak sortutako biomasa berrian geratzen baitira. Beste alde batetik, praktikoki, kontuan hartu behar da ereinaldian, bilketan eta eraldaketan, energia kutsagarria erabiltzen dela. Hori dela eta balantzea negatiboa da.
Bestalde, biomasa ez da guztiz agortezina, berriztagarria izan arren. Bere erabilpena momentu konkretuetan soilik egin ahal delako. Zalantzak existitzen dira, iturri hau zabaltzen bada, nekazaritzaren kapazitateaz masa begetal nahiko lortzeko. Hau zerealen prezioen hazkuntzarekin frogatzen ari da. Izan ere, zerealen prezioa ikaragarri igo da, hauek, bioerregaien sorkuntzarako erabiltzen direnetik. Gainera, bioerregai guztiek fosil baliokideak baino karbono dioxido gehiago sortzen dute karbono unitate bakoitzeko.
Energia geotermikoa, geografikoki oso mugatuta egoteaz gain, bere iturri batzuk ere kutsagarriak direla uste da.

Eguzki energia
Energia biltegiratzeko metodoak
Eguzki energia ez da eskuragarri gauez, beraz energia biltegiratzea arazo inportantea da gaur egungo sistema modernoek etengabeko energia hornidura eskatzen baitute.
Masa termikoan oinarritutako sistemek bero bezala gorde dezakete energia. Sistema hauek bero espezifiko handiko materialak erabiltzen dituzte, ura, lurra eta harria esaterako. Material hauek erraz eskuragarri daitezke, ez dira garestiak eta etxeko lanetako tenperaturak jasaten dituzte.Beste aukera bat hidroelektrizitatean oinarrituta dago. Energia eskuragarri denean ura maila txikiago batetik maila handiagoko biltegi batera ponpatzen da. Ondoren, energia eskaria hornitu ezin denean, ur hau askatu egiten da, modu honetan pilatutako energia berreskuratuz ura generadore hidroelektriko batetik pasaraztean.
Eguzki-energia eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko itxuran iristen den energia mota da. Eguzkia energi iturri agortezina eta berriztagarria da, eta energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen da batez ere.
Eguzkiaren indarra aldakorra da baina energia asko ematen du.

Abantailak:
-
Kanpoko energiaren mendekotasuna saihesten du.
-
Petrolioak eta ikatzak baino hondakin gutxiago sortzen du.
-
Aurrezteko modu onenetakoa da bai ekonomikoki bai energetikoki.
-
Ez du sortzen kanpo zaratarik.
-
Baliabide geotermikoak ikatz, petrolio,eta gas natural baliabideak baino handiagoak dira.
-
Ez dauka prezioaren aldaketarik.
-
Lur gutxiago behar da geotermiko eraikuntza egiteko.
-
Isurketa gutxiago eragiten du
Desabantailak:
-
Azido sulfidrikoaren isurketak kopuru handiak ez dira sumatzen eta hilgarriak dira.
-
Alboko uren kutsadura arsenioa, amoniakoa bezalako elementuekin.
-
Kutsadura termikoa.
-
Pasaiaren hondatzea.
-
Ezin da garraiatu.
-
Leku batzuetan bakarrik erabili daiteke.
Energia geotermikoa
Energia geotermikoa bi modutara erabil daiteke, beroaren jatorriaren funtzioan. Alde batetik, Lurraren barneko magmak sortutako beroa, lurzoru bolkanikoetan, ur termaletan edo geyserretan azaleratzen dena, zuzenean erabil daiteke. Bestalde, lurzoruaren geratutako beroa ere aprobetxa daiteke, nahiz eta tenperatura baxuagoan egon, etxeko ur beroa eta girotzea sortzeko edozein tokitan
Energia honetaz baliatzeko tresneriaren funtsa hiru elementuk osatzen dute: lurrazpiko zirkuitua, bero-ponpa bat eta eraikinarekin trukea egiteko zirkuitua. Lurrazpiko zirkuitua instalatzeko hainbat zulaketa egin behar dira lurrean. Zirkuitu honetan ura sartzen da, eraikinetara eraman ditzan bero-ponparen bidez.Udan sistemak alderantziz funtzionatzen du, hozte moduan: zirkuituak eraikinaren beroa harrapatzen du eta zoruan barreiatzen du. Instalazio honen bizitza baliagarria 50 urtekoa da gutxienez.

Abantailak
· Energia eolikoa guztiz berriztagarria da, eta, ondorioz, agortezina.
· Erregai fosilen ordezko energia da; ez du erregai fosilik erabiltzen edota erretzen, eta ez du, hortaz, gai kutsatzailerik sortzen ezta berotegi-efektua indartzen, ezta ozono-geruza txikiagotzen ere. Eta ez da ur zikinik ez hondakinik isurtzen.
· Energia-iturri merkea da eta beste energia-iturriekin lehiatzeko gai da. Batez ere, ingurumenari eragindako kalteak desagerrarazteko kostuak kontutan hartzen baditugu.
Desabantailak
· Eragin handia dute paisaian.
· Bideak egin behar dira mendi-muinoetara, eta haize-errotak jartzeko ere lan-mugimendu handiak egin behar izaten dira.
· Sorgailu eolikoen artean 'pasabideak' uzten diren arren, ingurutik pasatzen diren hegaztiak besoekin jo eta hiltzeko arrisku handia dago.
Energia eolikoa
Energia eolikoa haizea erabiliz lortzen den energia da. Haize-energiaren erabilera oso sinplea da. Eguzkiak Lurra berotzen du, baina lurrazalaren forma irregularren eraginez, tenperatura desberdineko aire-masak sortzen dira, hots, dentsitate eta presio desberdinekoak. Desberdintasun horiek alde baterako eta besterako korronte horizontalak sortzen dituzte, hots haizea sortzen dute. Eta haize horren abiadurak higiaraziko ditu bere bidean jarritako errotaren palak.

Biomasa
Energia ekoizpena
-
Errekuntza: Biomasaren errekuntzak beroa eta elektrizitatea sortzen du lurrun turbina sorgailuak erabiliz.
-
Pirolisia: biomasaren deskonposaketa termala da.
-
Kogenerazioa: biomasaren errekuntza da.
-
Hartzidura alkoholikoa: almidoia azukrean eraldatuz eta azukrea alkohola hartzituz lortzen den erregai alkoholikoa da.
-
Gasifikazio-erregai sintesia: Metanolaren produkziorako erregaien fintze prozesua eta gasifikazioaren erabilera da.
-
Digestio anaerobikoa: baliabide biologikoen bidez eta egoera anaerobikoetan metanoaren eraketa da.
-
Mikroturbinak: Turbina txikiagoen bidezko elektrizitatearen sorrera biomasatik abiatuta.
Biomasa, ekologian, eskualde bateko edo ekosistema bateko izaki bizidun guztiek duten masa da. Nahiz eta izaki bizidun esan, hilda daudenak ere, biomasaren parte izango lirateke.

Energia hidraulikoa
Abantailak
-
Energia hidroelektrikoa garbia da, berriztagarria da, eta ez du emisio kutsatzailerik botatzen. Behar denean sor daiteke elektrizitatea, eta oso aproposa eta bizkorra da.
-
Elektrizitatea sortzeaz gain, ibaiaren ibilbidea erregulatzen dute, eta edateko uraren horniketa kontrolatzeko erabil daitezke.
-
Uholdeak kontrola ditzakete, eta nekazaritzarako lurrak ureztatzeko erabil daitezke.
-
Oso eragin handia dute ibai-sistemetan.
-
Garraiatzeko edota gure etxean erabiltzeko oso garbia eta erraza izatearena.
-
Urtegiek energia metatzeko bide interesgarria eskaintzen digute. Horrela, elektrizitatea behar dugun uneetan, energia-soberakina erabiliz aurretik metatutako ura erabiliko dugu zentral hidroelektrikoetan.
-
Minizentral hidroelektrikoak oso egokiak dira beharrizan txikiei erantzuteko. Ingurunean ez dute eragin handirik sortzen, eta oso irtenbide ona dira energia sortzeko. Presa txikiak egiten direnean ere, arrainentzako pasabideak egin daitezke eta ibaiaren ibilbidea guztiz oztopatu gabe utzi daiteke,ingurunean ahalik eta eragin txikiena sortzeko.
Desabantailak
-
Ezin dela metatu. Hau da, energia elektrikoa, sortu ahala, kontsumitu egin behar da. Eta erabiltzen ez dena galdu egiten da.
-
Dena den, presek izugarri aldatzen dute inguruko ekologia. Eta ez hori bakarrik, ibaian gora, milaka metro koadro urpean geratzen dira.
-
Zentral hidroelektriko txikiak ibaiaren emariaren menpe daude. Halakoetan, euri-sasoietan eta ibaiek ura dakartenean baino ez dugu lortuko elektrizitatea sortzea.
Energia hidraulikoa uraren mugimenduaren energia eskuratzean datza.

Itsaso energia
Marea-energia
Itsasaldiak aprobetxatuz lortzen den energia mota da. Uretan zentral bat eraikitzen da urtegi bat sortuz. Itsasgora dagoenean presako uhateak irekitzen dira, ura urtegian sar dadin. Orduan, itsasgoraren punturik altuenean uhateak itxi egiten dira. Hortaz, itsasbehera heltzen denean urtegiaren itsas maila uraren mailaren goitik kokatzen da eta bien arteko aldea gehienezkoa denean, uhatea ireki eta metatutako ura askatzen da turbinetatik pasaraziz eta energia elektrikoa lortuz.
Olatu-energia
Olatuen mugimenduek sortutako energia mota da. Energia lortzeko pelamis izeneko egitura artikulatua erabiltzen da. Olatuen indarrak artikulazioak mugitzen ditu. Ondoren, sorgailu batzuek energia zinetikoa energia elektriko bihurtzen dute eta geroago, ur-azpiko kable batzuen bidez energia elektrikoa itsas ertzera bidaltzen da.
Olatu asko dituzten herrialdeetan(Frantzia,Hawaii,Kalifornia,Euskal Herria...) aukera asko daude energia hau aprobetxatzeko eta etekin on bat ateratzeko.
Energia maremotermikoa
Energia maremotermikoa ur-azalaren eta ur-sakonen arteko tenperaturaren aldeko gradiente termikoan oinarritzen den energia berriztagarria da.Metodo hori erabiltzen da makina termiko bat mugiarazteko eta lan produktiboa egiteko,elektrizitate moduan.
Itsasotik hiru energia mota lor daitezke:
-
Marea-energia.
-
Olatu-energia.
-
Energia maremotermikoa.