



Atmosferan
Hainbat eratako industriek, energia-zentralek, garraioek eta etxeko berogailuek atmosferara isurtzen dituzten osagaien ondorioz kutsatzen da airera. Industria ugariko hiri edo hiriguneetan, kutsadura oso handia eta kaltegarria izaten da, ke-metaketaren eraginez.
Atmosferan,CO2 gasaren metaketa gero eta handiagoa denez, eta beste gas kaltegarri batzuk ere isurtzen direnez, Lurreko batez besteko tenperatura hazten ari da. Horrela, beroketa orokorrari bidea ematen ari gatzaizkio, arian-arian. Beroketa orokorrari klima-aldaketa ere esaten zaio. Beroketaren ondorioz, adibidez, lehorteak eta uholdeak ugaritu egin daitezke, eta glaziar eta Poloetako izotza urtu, gutxika. Glaziar eta Poloetako izotza urtuz gero, itsas mailak gora egingo luke, eta horrelako gorabeheren mende dauden espezie askoren bizi baldintzak aldatu egingo lirateke.
Berotegi-efektua. Atmosferako goi-geruzetan CO2 gehiegi metatzen denean sortzen da. Atmosferak planeta osoa estaltzen du, eguzki-energiatik babesteko. Eguzki-izpien % 30 kanporantz islatzen du. Gainerako izpiek atmosfera zeharkatu eta lurraren gainazala berotzen dute. Era berean, Lurrak isurtzen duen erradiazioaren zati bat CO2 gasak xurgatzen du. Horrelaxe orekatzen da Lurraren beroketa. Gas-metaketa handitu ahala, Lurrak gero eta bero gehiago xurgatzen du, eta planeta osoa berotu egiten da, berotegia balitz bezala.
Ozono-geruza atmosferan dago, eta eguzkiaren izpi ultramoreak (kaltegarriak gizakiarentzat) kanporantz islatzen ditu. Aerosolen eta CFC (klorofluorokarbono) gasen isurpenen eraginez, ozono-geruza txikiagoa eta meheagoa da orain.
Euri azidoa: Zentral termikoek eta ikatzezko berogailuek askatzen dituzten sufre- eta nitrogeno-oxidoak hodeietako ur-lurrunean sartzen eta pilatzen direnean sortzen da. Horrela, euria egiten duenean, azido horiek ere erortzen dira, eta habitatak eraldatu, landareak gaixotu eta ura eta lurra pozoitu egiten dituzte.
Gaur egun, ur-baliabideen gehiegizko ustiapena eta kutsadura izugarriak dira, kezkagarriak benetan, azken 50 urteotan ur-kontsumoa hirukoiztu egin baita. Gizakiok ibai eta aintziren ibilbideak geuri komeni zaigun moduan murriztu eta eraldatu ditugu, eta horrek, noski, eragin kaltegarria izan du ingurunean eta animalia-espezieengan. Hirietatik hurbil kokatutako eremuetan, arazoa are larriagoa da, ibaien habitatak kutsatuta eta narriatuta daudelako.
Uraren % 80 nekazaritzarako erabiltzen da, eta prozesuan zehar kutsatu egiten da, pestiziden eta ongarri kimikoen erabilerarengatik. Ondorioz, ur gezaren kalitatea eskastu egiten da, eta edangarri izateari uzten dio. Jakinekoa denez, gizakiak edateko ura besterik ez dezake har, nahiz eta kantitate txikiak izan.
Bestalde, akuiferoei nekazaritzan ematen zaien erabilerak barnealdeko eremuen desertizazioa dakar berekin. Ur-erreserba osoak erabili eta denbora laburrean lehortzen direnez, akuiferoek ez dute izaten berroneratzeko astirik, eta lehortutako gune horiek itsasoko uraz hornitzen dira.
Itsasoko ura ere kutsatzen ari da, azkar gainera, batik bat herrialde industrializatuetako kostaldeetan. Gune horietan, hiri-hondakin, plastiko, detergente, metal astun eta erregaien isurpen kontrolatu gabeei ez zaienez mugarik ezartzen, itsas habitata narriatu eta kutsatu egiten da.
Uren narriadura azkar hori geldiarazteko eta lehengo kalitatea erabat berreskuratzeko, araztegiak izeneko instalazioak erabiltzen dira: hondakin-urak itsasora itzuli aurretik, elementu kutsatzaileak suntsitzen dituzte. Hala ere, araztegiak ez daude hirigune guztietan, eta, gainera, herrialde industrializatu jakin batzuek besterik ez dituzte erabiltzen.
Ur baliabideetan
Ekonomian eta gizartean
Ingurugiroa zaintzea eta energi eskaerak asebetetzea muturka dabiltzan aro honetan ezinbestekoa dugu gure ekarpen xumea egitea, eta gizabanakotan esku dugun aukera on bat hurrengoa da:
Behar ez den energia ez kontsumitzea.
Baina honekin ez da nahikoa.Aspalditik dabil gizakia bere beharkizunak ase nahian, eta sua kontrolatzea lortu zuenetik aldaketa izugarriak izan dira bizitzako arlo guztietan.
Energia edo naturak ematen zizkion egoerak aprobetxatuz, ibaietako uraren indarra erabiltzeko errotak eraiki zituen. Geroago haizearen indarra ere aprobetxatu zuen, eta apurka-apurka erregaien bero-ahalmena erabiliz lurrun makinari tokatu zitzaion protagonismo guztia. Industri iraultza etorri zen, eta gero eta energi gehiagoren beharrizana nabariagoa izan zen.
-
Lehen ez zekiten elektrizitatea kontrolatzen eta nola kontrolatu jakin zutenetik, jada, 100 urte igaro dira, eta urte hauetan, gero eta energia kopuru gehiago ekoitzitako kopuru gehiago nola kontrolatu saiatzen ari dira.
-
Logikoa izango da, baina honek ere bere faseak daramatza: energia hidroelektrikoa izango zen aitzindaria, gero termoelektrikoa eta nuklearra. Gaur egun horiek guztiak gutxi dira, eta epe ez hain luzean erregai fosila eta urtegietako ura edo uranioaren baliabideak ere mugatuta ikusiko dira.
-
Aukera bakarra gure naturara jotzea baino ez dugu, bere energia berriztagarriak erabiltzera.Energia berriztagarriei etekina aztertzea da orain erronka. Alde batetik, eguzkiko fotovoltaikoa edo haizearen eolikoak dira begiz jota daudenak, baina bai bata eta bai bestea ez dira energia asko aztertzeko aukerak ematen diguten energia motak.Konparaketa bat egiteko Zornotzako zentral termoelektrikoak EAEk behar duen energiaren % 25 ekoizteko ahalmena du, eta ez du zerikusirik eguraldiarekin, haizearekin edo eguzkiarekin, gas hornidurarekin baizik. Eta gure mendietan kokatutako parke eolikoek EAEko etxebizitzek behar dituzten % 10 baino ez dute ekoizten, eta haizeak ez du beti joten, gainera.Argindarra ekoizten duten enpresek herri batek eskatzen duen energia hornitzeko ahalegin handiak egin behar izaten dituzte, izan ere, garai batzuetan sare elektrikoan eskatzen den energia eman ahal dena baino handiagoa izatera heltzen da; potentzia-eskari bakoitza mugatuta dago, eta eskari guztiak hornitzeko energia sortu beharra dago.TXORIERRI POLITEKNIKAK energia berriztagarrien aldeko apustua egin, eta 05-06 ikasturtean ura berotzeko sistema aldatu zuen, panel termoelektrikoen ordez panel termodinamikoak jarriz. Horiek Solar PST panelak dira, eta horien funtzionamendua hozkailu baten modukoa da: ingurugiroan dagoen beroa depositu batean bildu egiten du, konpresore baten presioa igotzerakoan sortzen duen beroa aprobetxatuz. Sistema honen abantaila zirkuitu elektrikoren potentzia txikia da, 390 wattetakoa nahikoa izaten da, eta gainera berdin dio kalean bero ala hotza izateak, panelak iparraldera edo hegoaldera begira egoteak. Adibidez, 300 litro ur dituen depositu bat 55 gradutan jartzeko nahikoa du hiruzpalau ordu, eta behin erabilitakoa, sistema ordu pare batean erabiltzeko moduan egon daiteke.Sistema hau ondo funtzionatzeko eta errendimendu egoki bat izateko, ezinbestekoa du aire mugimendua izatea, bero trukaketa eman dadin. Eta egoera berezi batean ur bero horniketa ziurtatzeko sistema elektriko laguntzaile bat jarri behar zaio.Energia berriztagarrien apustuari jarraituz, 06/07 ikasturtean panel fotovoltaikoak jartzeko egitasmoa aurreratuta dago.

Berotegi-efektua
Berotegi-efektua klima berotzen duen prozesu natural bat da, Lurraren hartu-eman erradioaktiboan parte hartzen duena. Atmosferan dauden berotegi-efektuko gasek (BEG) sortzen dute, batez ere ur lurrunak (eragin gehien duena), karbono dioxidoak CO2 eta metanoak CH4.
Berotze globala dela-eta, berotegi-efektuak oso ondorio txarrak ekar ditzake. Lurraren tenperatura orokorraren graduak igotzen badira, lurburuetako izotzak urtu egingo lirateke, eta urtutako ur horrek itsasoetako maila igoaraziko luke. Horrek kostaldeko hiriak arriskuan ipini litzake eta baita milaka animalien bizia ere. Gainera, planetako gune batzuk basamortu bihur daitezke, haizeen norabideak eta abiadurak aldatu etab.
Berotegi efektua beti era negatiboki aipatzen da baina berotegi efektua fenomeno natural eta beharrezkoa da, atmosferako gasek, batez ere ur-lurrunak eta gas karbonikoak (CO2) eragina. Gas horiek eta beste batzuek atxiki egiten dute eguzkitik datorren energia kalorikoa eta bizia gara dadin behar diren mugen barruan eusten diote tenperaturari. Kontzentrazio hori gabe, lurreko tenperatura ilargikoaren antzekoa izango litzateke (-18 °C). Horrenbestez, berotegi efektua ez da, berez, Lurreko biziarentzat mehatxu.
Beste ondorio ongarri bat gas karbonikoak landareetan duen eragina da. Gas karbonikoaren kontzentrazioa hazten bada, fotosintesia ere areagotu egingo da eta askatutako oxigeno-kantitatea gero eta handiagoa izango da. Beraz, hain kaltegarritzat hartu den negutegi-efektua landarediaren mesederako izan daiteke.