top of page

Energia ez berriztagarriak gizakiok erabiltzen ditugun heinean agortu egiten direnak dira. 

 

Energia ez-berriztagarri nagusiak ikatza, gas naturala eta petrolioa dira. Guzti horiek hurrengo ezaugarriak dauzkate:
- Etengabeko ahitzea kontsumoaren ondorioz.
- Munduko eskaera gehienari erantzuten diote.
- Banaketa geografiko desorekatua.
- Ustiatze garestia eta ingurumenarentzat kaltegarria.

 

Bi mota bereizten dira:

  • Erregai fosilak: hauen artean ikatza, petrolioa eta gas naturala aurkitzen dira. Erregai fosilak zuzenean erre daitezke beroa eta mugimendua lortzeko motoretan, berogailuetan, galdaratan… Hauek elektrizitatea sortzeko ere zentral termikoetan erabil daitezke.

    • Abantailak:

      • Oso erraz lortzen dira.

      • Aurkitzeko erraztasuna, kopuru handian daudelako.
    • Desabantailak:

      • Bere erabilerak atmosferara gas kutsakorrak igortzen ditu.

      • Erreserbak agor daitezke epe luze edo ertainean.

      • Erabiltzean, erregai fosilen ordez erabil zitezkeen materialek baino gehiago kutsatzen dute.
  • Erregai nuklearrak: hauen artean plutonioa eta uranioa aurki ditzakegu. Elementu kimiko hauek energia sortu dezakete fisio nuklearraren bidez. Energia nuklearra zentral nuklearretan energia sortzeko erabiltzen da.

    • Abantailak:

      • Energia asko sortzen du modu iraunkorrean eta prezio egoki batean.

      • Ez ditu gas kutsakorrak sortzen bere erabileran.
    • Desabantailak:

      • Bere erregaia mugatua da.

      • Hondakin erradiaktiboak sortzen ditu.

      • Istripuren bat gertatuz gero, ingurugiroko arazo larriak sor ditzake.

      • Hauetako batzuk ez daude teknologikoki ondo garatuta.

 

 

 

Erregai fosila lurraren litosfera aurkitutako hidrokarburoak dira, erregai gisa erabiliak. Egun, erregai fosilak energia sortzeko lehengai nagusia dira, munduko energia premien %90 betetzen dute eta.

Harrikatza erregai fosil beltz eta gotorra da, gehienbat karbonoz osatuta eta landare etorkia duena.Ikatz izenarekin, oro har, harrikatza aipatzen da, baina bada ikatz mota bat minerala ez dena, baizik eta landare edo animalia substantziei ura eta beste osagai lurrunkor batzuk kenduz lortzen dena:Egur ikatza.    

Erregai fosilak

 

 

Erregai hauek bukatzeko arriskuak beste energi mota batzuk bilatzera bultzatu gaitu. Erabiltzen ditugun lehengaien zati handiena erregai fosilak dira: ikatza, petrolioa eta gasa. Erretzean karbono dioxidoa eratzen dute.

Harrikatza   

 

 

Erauzketa

 

Harrikatza erauzteko bi metodo daude: lur gaineko meatzaritza eta lurpeko meatzaritza. Gaur egun, lurpeko meatzaritza da gehien erabiltzen dena, baina ala eta guztiz ere, herrialde batzuetan lur gaineko meatzaritza erabiltzen da.

 

Lur gaineko meatzaritza

Ikatza lurraren azaleratik gertu dagoenean erabiltzen da. Bertan lurpeko meatzaritzan baino ehuneko handiagoa erauzten da.

Lehergaien bidez, lurzorua hautsi egiten da eta ondoren, pala eta kamioien bidez kendu egiten da. Harrikatza agerian dagoenean, zulatu,  apurtu eta zerrendaka erauzten da, Azkenik, ikatza kamioi handi edo garraiagailutan behar den tokira eramaten da.

 

Lurpeko meatzaritza

Lurpeko meatzaritzan lan egiteko bi modu nagusi daude:

  • Ganbera eta zutabeen sistema: "ganbera"-sare bateko harrikatza ateratzen da, tartean zutabe bat jarriz sabaia ez erortzeko baina zutabeetan ikatz guztiaren %40 gera daiteke.

  • Lantegi luzeen sistema: ikatza ateratzen dauden bitartean, euskarri bat jartzen dute sabaia ez erortzeko. Sekzioan, mineral guztia ateratzen da eta gero euskarria kendu egiten da eta sabaia erortzen uzten da. Metodo honen bidez, hobiko ikatzaren %75 aprobetxatzen da.

 

Erabilpena

Harrikatza elektrizitatea sortzeko energia iturri nagusia da mundu mailan, bai eta karbono dioxidoaren isurketa iturri handienetakoa ere. Mundu osoko argindarraren %40 ikatzaren bidez lortzen da, eta zenbait herrialdetan ehuneko handiagoa da.

Petrolioa

Petrolio osaera ezberdineko hidrokarburoen nahasketa likidoa da. Materia naturala da, beltza edo marroi iluna (horixka edota berdexka ere izan badaiteke ere), nahiz eta osaeraren arabera, itxura desberdina hartzen du.

Energia emateko duen gaitasun handiarengatik, munduko energia-iturririk garrantzitsuena bilakatu da.

 

Lurrazaleko zenbait tokitako arroka porotsuetan dago.

Gas naturala

Gas naturala gehienbat metanoz osatutako gasa da eta kutsatu egiten du.Sarritan beste erregai fosil batzuekin elkarrekin agertzen da. Erregai-iturri garrantzitsua da, baita ongarriak sortzeko lehengaia ere. Berotegi-efektuko gas indartsua da.

Erregai modura erabili baino lehen, gas naturala prozesatu egin behar da metanoa ez den beste edozein material kentzeko. Prozesu honen azpiproduktuak etanoa, propanoa, butanoa, pentanoak eta pisu molekular handiagoko hidrokarburoak, sufrea, karbono dioxidoa, ur-lurruna eta zenbaitetan helioa eta nitrogenoa dira.

Energia nuklearra

Energia nuklearra erreakzio nuklearretan askatzen den energia da. Erreakzio hauek zenbait elementu kimikoren isotopo batzuen nukleo atomikoetan gerta daitezke.

 

Hedaduraz, energia nuklear deritzo, baita ere, energia horretaz egiten den aprobetxamenduari, esaterako energia elektrikoa edo energia termikoa lortzeko prozesuari, eta aprobetxamendu horren inguruan existitzen den ezagutza eta teknikei.

Energia nuklearraren inguruko eztabaida

Energia nuklearraren inguruko eztabaida elektrizitatea sortzeko erabiltzen diren fisioko erreaktore nuklear zibilek eragiten dituzten arriskuen ingurukoa da.

Energia nuklearraren aldekoek defendatzen dute energia-iturri iraunkorra dela, ez omen baitu karbonorik igortzen atmosferara, eta herrialde batzuen mendekotasun energetikoa txiki dezake, erregai fosilak ordeztu eta haien inportazioak txikitzen badira. Hondakin nuklearrei dagokienez, haien biltegiratzea arrisku txikikoa dela argudiatzen dute. Erraktore nuklearren funtzionamenduaren arriskuen inguruan, haien segurtasuna bikaina dela uste dute.

Aurkakoek diote mota honetako energia nuklearrak arrisku asko eta larriak eragiten dituela gizakiarentzat zein ingurunearentzat. Arrisku hauen artean gehien aipatzen direnak hauek dira: osasunerako arriskua, uranioaren meatzaritzak, prozesatzeak eta garraioak eragiten dituen ingurumen-kalteak, sabotajeen edo natur hondamendien ondorioz zentral nuklearrek izan ditzaketen erradioaktibitate-ihesak, eta oraindik konpondu gabe dagoen hondakin nuklearren biltegiratzearen arazoa. Bestalde, uste dute erreaktoreak oso tresna konplexuak direla eta akatsak edukitzeko joera daukatela, eta horren ondorioz istripu nuklear larriak gertatu direla. Ez dute uste arrisku hauek guztiak teknologia berrien bidez murritz daitezkeenik. Kutsadurari dagokionez, energia nuklearraren ekoizpenaren kate guztiak kontuan hartzen badira, uranioaren meatzaritzatik hasi eta eraispen nuklearrean amaituta, ez dute uste atmosferara karbono gutxi igortzen duen elektrizitate-iturria denik.

Uranioa

Uranioa elementu kimiko bat da. Gogorra, distiratsua eta erradioaktiboa da. Erreaktore nuklearretan erabiltzen den erregai nagusia da. Uranio metala, uranio oxidoa eta uranio karburoa dira erregaitzat erabiltzen diren uranio-forma nagusiak.

Uranioa naturan agertzen den elementurik astunena da. Energia elektrikoa sortzeko erabiltzen da, bere fisio nuklearraren bidez.

Plutonioa

Ezaugarri nagusiak

 

Plutonioari "metalik konplexuena" deitu izan zaio, eta baita "fisikari baten ametsa baina ingeniari baten amesgaiztoa" ere. Elementu honek propietate fisiko eta kimiko bereziak ditu.

Plutonioa zilarkara da forma puruan, baina distira horixka hartzen du oxidatzen denean. Simetria txikiko egitura dauka eta, beraz, denbora igaro ahala gero eta hauskorragoa bihurtzen da. Autoirradiatu egiten denez, kanpotik barrura eta barrutik kanpora zahartzen da. Hala ere, autoirradiazioak plutonioa suberatu egiten du eta honek zahartzea atzeratzen du. Oro har, zahartze-prozesu zehatza oso konplexua da eta ez da ondo ezagutzen.

 

Plutonioa elementu kimiko bat da. Metal erradioaktibo eta toxikoa da. Arma nuklear moderno gehienetan erabiltzen den elementua da. Plutonioa ekoizteko, uranio naturala erabiltzen da. 

© 2023 by Name of Site. Proudly created with Wix.com

bottom of page