top of page

Energia eraginkortasuna

Hitzak berak adierazten duenez, edozein eskariri ahalik eta energia gutxien kontsumituz behar bezala erantzutean datza energia-eraginkortasuna.

Energia-eraginkortasuna zuzena izan dadin, erabilera bakoitzarentzat energia-iturririk egokiena aukeratu behar da, eta kasuan kasuko iturriaz baliatzeko modurik egokiena ere bai. Era berean, ahalik eta energia gutxien kontsumitu behar da. Izan ere, kontsumoa murrizteak ez du esan nahi produktibitatea edo zerbitzua kaskarragoa izango denik.

Jardunbide, sistema edo makina jakin baten energia-aprobetxamendua ahalik eta handiena izateko modua bilatzea da kontua. Horretarako, energia-erabilera eraginkorra lortzeko irizpideak hartu ohi dira kontuan garraioan.

 

Garraioak

Gaur egun, errepideak ibilgailuz gainezka daude. Ibilgailuek, gainera, gero eta potentzia eta pisu handiagoa dute, eta energia-kontsumitzailerik handienak dira, itsas, aire- eta trenbide-garraioekin batera. Garraio-alorra etengabe ari da hazten, eta petrolioa (gasolina eta diesela) da gehien erabiltzen den energia-iturria.

Bidaiarientzako eta salgaientzako azpiegiturak hobetzea, garraio publikoen erabilera eta kalitatea handitzea, teknologia-berrikuntzak (errendimendu handiagoko motorrak, diseinu aerodinamikoagoak, material arinagoak, etab.) ezartzea eta arian-arian, petrolioaren deribatuen ordez, biodiesela eta antzeko erregaiak hedatzea komeniko litzateke, garraio-alorreko energia-eraginkortasuna eta -aurrezpena areagotzeko.

Eraginkortasunez gidatzea

Ura eta osasuna

Egunean milaka lagun hiltzen dira ur kutsatua kontsumitzeagatik. Ur zikina, halaber, munduko hiltzailerik handiena da eta kutsadura–arazo nagusia. Beherakoak berak, soilik, urtean 4 milioi haur hiltzen ditu. Beherakoaren eraso larriek haurren bizialdiak mehatxatu ez ezik, desnutrizioa ere sortzen diete eta, honen ondorioz, garapen fisiko eta mentala mugatzen da.

 

Munduan 200 bat milioi lagun daude eskistosimiasisak (bilharziasia) jota, urak azala ukitu dielako infektatuta. Ghanako Volta lakuaren inguruan ia haur guztiak gaixorik daude eta gaixotasun horrek gernua odoltzea gauza arruntzat jotzen da. Bestalde, 500 milioi lagunek trakona dute, itsumen–sortzaile nagusietako bat, ikusteko ur garbirik ez daukatelako.

 

Garatuz doazen herri gehienetan txorrota–kopurua oso txikia da, horrelako toki ia guztietan jendeak txorrota bat ere ez darabiltzala. 1992. urtean 1.200 milioi lagunek ez zeukaten edateko ura eskuratzerik segurtatuta. Ia 1.800 milioik ez zeukaten instalazio sanitariorik eta, ondorioz, gernua eta gorotza uretara heltzen ziren.

 

Hiriko alde pobreetan ezelako txorrotarik ez dagoenean, eta nekazari–auzoetan halaxe izaten da, jendeak (emakumeak, batez ere) ura edonondik atera behar du, ibaitik, urmaheletik, errekastoetatik —zorionekoa izanez gero, putzutik—, maiz hainbat kilometrotara.

© 2023 by Name of Site. Proudly created with Wix.com

bottom of page